Morwen ("dontzeila iluna") Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da, bere Silmarillion eta Húrinen semeak lanetan agertzen dena. Adan bat da, Baragunden alaba, Húrinen emaztea eta Lalaith, Túrin eta Nienorren ama. Eledhwen ere deitua da, "elfotar dizdira" esan nahi duena.