Nabarrengose

Nabarrengose
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiOloroe-Donamariako barrutia
KantonamenduNabarrengoseko kantonamendua
Izen ofizialaNavarrenx
Navarrencs
Nabarrengose
Posta kodea64190
Geografia
Koordenatuak43°19′18″N 0°45′34″W / 43.3217°N 0.7594°W / 43.3217; -0.7594
Map
Azalera6,21 km²
Altuera118 m eta 269 m
MugakideakGazteluberri Bearno, Jasses, Meritiñe, Ogenne-Camptort, Xütxe, Susmiou eta Vielleségure
Demografia
Biztanleria1.046 (2022ko urtarrilaren 1a)
−4 (2021)
alt_left 558 (%53,3) (%47,1) 493 alt_right
Dentsitatea168 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakRheinstetten eta Sádaba
ville-navarrenx.fr

Nabarrengose[1] (zubereraz: Nabarrenkoxe; okzitanieraz: Nabarrencs; frantsesez eta ofizialki: Navarrenx) Pirinio Atlantikoak departamenduko eta Akitania eskualdeko udalerria da. Izen bereko herriburua Erdi Aroko bastida bat da. 1316an sortu zuen Nafarroako Erresumak. Erdi Aroko hiri-harresia goitik behera eraldatu zituzten 1538 eta [1549] urte bitartean Henrike II.a Nafarroakoa eta Margarita Nafarroakoa edo Angulemakoa Nafarroako errege-erreginek, arkitektura bastioiduna erabiliz. Arkitektoa Italiatik ekarritako Fabricio Siciliano zen, eta 1,66 kilometroko harresiak osatzen zuen multzoa, lau bastioiekin eta atari gotortuekin. Barrualdean ere hainbat eraikin altxatu ziren arerioen erasoei aurre egiteko (bolborategia, iturri militarra, lur azpiko galeriak, garitak...). Vaubanek harresiak egokiak zirela ondorioztatu zuen Luis XIV.aren erregealdian. Izan ere, Wellingtongo Dukearen blokeoari eutsi zion 1814 urtean.[2].

  1. Euskaltzaindiaren 149. araua
  2. Arrieta Valverde, Antton.- Euskal Herriko Forteak. Berpizkundetik karlismora.- Tafalla:Txalaparta, 2015. 13 orr. ISBN 978-84-15313-96-0

Nabarrengose

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne