Nematozisto marmokek eta beste zelenterodun batzuek garroetan izaten duten organo ziztatzailea da. Bi paretako kapsula da, barruan bildurik harizpi bat duena. Harizpiak, askatzen denean, pozoia sartzen die harrapakinei. Harrapakinak lortzea da nematozistoen betekizun nagusia, baina babes gisa eta ibiltzerakoan gauzakiei itsatsita gelditzeko ere erabiltzen dute.