Eskandinaviar mitologian, Noatun ("Itsasontzien paradisua" edo "Itsasontzien hiria"), Njörðr, itsasoko jainkoa bizi den Asgardeko egoitza bat da.
Edda prosaikoaren Gylfagginingen kontatzen denaren arabera, Njörðrek eta Skaðik, ezkondu ondoren, Njörðren egoitza zen Noatun eta Skaðiren aita zen Þjaziren bizilekua zen Þrymheimen artean, txandakatuz, bederatzi eguneko epe batean bizitzea erabaki zuten. Jainkosak, Noatunen lorik ezin zuela egin zioen, olatuen eta kaioen soinuaren ondorioz, eta Njörðri beste horrenbeste gertatzen zitzaion bere emaztearen bizilekuan otsoen uluen ondorioz. Azkenik, bikotea banatu egiten da, eta, bakoitza, bere bizilekura joaten da bizitzera.