Ofiolitak, lurrazal eta litosfera ozeanikoetan aurki daitezkeen arroka mota batzuk dira. Mota ezberdinetakoak izan daitezke; ultramafikoak, mafikoak eta mafiko bolkanikoak. Ohikoa ez den arren, lurrazal kontinentalean ere aurki daitezke obdukzio[1] prozesu baten eraginez sortutakoak direnak.
Ofiolito izenak, Grekeraz ofio sugea esan nahi du eta lito arroka.
Nahiz eta gehienak ozeano[2] inguruetan sortutakoak izan, batzuk rift ozeanikoetan edo arku bolkanikoetatik eratorriak dira.
Bi moduetara klasifika daitezke, beraien jatorria ea dortsal azkar o mantsoetan sortu den, foliazioak edo estentsioak dituzten eta beraien kapen potentziaren arabera, HOT edo LOT motakoak izan daitezke.