Oikonimo (grezieraz: οἶκος, oikos, 'etxea, etxebizitza', eta ὄνομα, onoma, 'izena') toponimo mota espezifikoa da, etxe baten edo beste edozein etxebizitza-eraikinen izen propioa izendatzen duena (adibidez, baserri batena); adiera zabalagoan, herri, hiri edo bestelako edozein bizilekuren izen propioari ere egiten dio erreferentzia.
Euskaraz, bai eta finlandieraz, norvegieraz, eslovenieraz eta beste hizkuntza batzuetan ere, ohikoa izan da pertsonei erreferentzia egiteko oikonimoak erabiltzea, abizenen ordez. Izan ere, kultura horietan onibarraren izena finkoa izan ohi dela-eta, unean-unean bertan bizi diren pertsonak izendatzeko erabil daiteke, haien egiazko abizena gorabehera, baita onibar hori duela gutxi erosia edo duela gutxitik bizileku badute ere.
Euskal Herrian, jatorrian baserri edo etxe izen zirenak abizen bilakatu ziren askotan.