Onna-bugeisha (japonieraz: 女武芸者 ) edo onna-mushak Japon feudalean izandako emakume gerrari samuraiak ziren.[1]
Bushi (‘samurai’) klaseko emakumeak ziren eta gerra garaian haien etxea, familia eta ohorea babesteko armak erabiltzen irakasten zieten.
Ez ziren oso ugariak, baina antzinako Japonen pertsonaia garrantzitsuak eta ikonikoak izan ziren.
Haietako ezagunenen artean zeunden, Jingū enperatriza, Tomoe Gozen, Nakano Takeko[1] eta Hojo Masako.[2]