Parabadmintona edo badminton egokitua badmintonetik eratorritako kirola da, ezgaitasun fisikoa duten pertsonentzat pentsatua. Munduko Badminton Federazioak kudeatzen du eta Tokioko Paralinpiar Jokoetatik aurrera paralinpiar programaren parte da.[1]
Kirolariek sei kategoriatan parte hartzen dute: gurpil-aulkian (WH1 eta WH2), zutik (SL3, SL4 eta SU5) eta akondroplasia edo antzeko ezaugarri genetikoak dituztenentzat (SH6).