Pelargir

Tolkienen legendarium ospetsuan Pelargir Gondorreko portu hiri handi bat da, Lebennin eskualdean dagoena, Sirith ibaia Anduin ibaiarekin elkartzen den tokian kokatua, azken honen itsasoratzetik gertu. Hiria Osgiliathetik 161 kilometrora altxatzen da, eta Anduinen ahotik distantzia berera. Erabilera militar eta komertzialeko portu bat zen, bertako kaietan berrogeitamar itsasontzi ere ainguratuak izan zitzakeena. Gondorreko bideak Pelargir zeharkatzen du, Minas Tirith Linhirrekin lotuz. Ibaiaren beste aldetik galtzada Haradeko bidera lotzen da.


Pelargir

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne