Peplum

Latinezko peplum hitza, berez, antzinako grezierazko peplo hitzetik dator, alegia, emakumezkoen tunika zena.

Peplum generoa edo ezpata eta sandalia generoa (latinez, singularrez peplum eta pluralez, pepla), Antzinaroan girotutako filmak osatzen duten zinema genero bat izendatzeko erabiltzen diren esamoldeak dira. Jatorriz, 1958-1965 artean garai historiko horretan girotutako italiar filmek jaso zuten izendapena da. Ekoizpenok beren aurrekontu apalekin Hollywoodeko urrezko garaian ekoitzitako Samson and Delilah (1949), The Ten Commandments (1956) eta Spartacus (1960) bezalako super-ekoizpen epikoekin lehiatzeko sortu ziren.

Halere, urteen poderioz, izendapen horrekin garai horretan girotutako herrialde guztietan eginiko film garaikideak sailkatzen dira, ez Italiakoak soilik.


Peplum

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne