Pinzio | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 50 m |
Mota | muino eta parke |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°54′42″N 12°28′47″E / 41.911763°N 12.479653°E |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Pinzio muinoa (latinez: Mons Pincius) Kirinal muinotik iparraldera dagoen Erromako muino bat da, Marteren Zelaira ikuspegia duena. Erromako antzinako hiriaren jatorrizko mugetatik kanpo zegoen arren, eta Erromako zazpi muinoetako bat ez zen arren, Aureliano enperadorearen erregealdian, 270 eta 273 urteen artean eraiki zen harresiaren barnean bai zegoen.
Antzinako Erromako zenbait familia garrantzitsuk izan zituzten euren etxaldeak eta lorategiak (horti bezala ezagunak) Pinzion, Erromatar Errepublikaren azken garaietan, hauen artean, Horti Lucullani (Lukulok sortuak), Horti Sallustiani (Gaio Salustio historialariak sortuak), Horti Pompeiani eta Horti Aciliorum zeudelarik. Antzinatean, muinoa, Collis Hortulorum (lorategien muinoa) bezala ezagutzen zen. Bere egungo izena, han IV. mendean bizi izan zen familia bategatik hartzen du, Pinciiak.
Oraindik badaude muinoa hartzen duten zenbait villa eta lorategi, hauen artean, Villa Borgheseko lorategiak daudelarik. Piazza Napoleonek, muinoaren tontorrean, Piazza del Popolorako ikuspegia du, nora, atzean, mendebaldean dauden eskailerek daramaten. Erromaren ostertzaren ikuspegia ere badute hegoaldean eta mendebaldean.