Pirene greziar mitologiako zenbait pertsonairen izena da
- Danaideetako bat, Danao eta emakume etiopiar baten alaba. Bere ahizpek bezala, senartzat, bere osaba Egiptoren semeetako bat hartu zuen, Agaptolemo izenekoa (Apolodororen arabera) edo Doliko (Higinioren arabera). Baina euren lehengusinekin ezkondu izana, zorigaiztokoa izango zen Egiptoren semeentzat, Danaok horretarako bere baimena eman bazuen, bere anaiaren semeak hiltzeko eta horrela Egiptoko tronua eskuratzeko izan baitzen. Izan ere, Egiptoko erresuma lortzeko leihan ibili ziren bi anaiak denbora luzez. Honela, bere alabetako bakoitzari daga bana eman zion, honekin, euren senarrak, ezkon gauean bertan hiltzeko aginduz. Pirenek bere aitari kasu egin zion, bere ahizpa guztiek bezala, Hipermnestrak izan ezik. Solemneki lurperatu zituzten euren senarren buruak Lerna hirian, eta krimenagatik Ateneak eta Hermesek purutu zituzten arren (hauek Zeusen aginduak betez), horregatik Tartaroan zigortuak izan ziren, non, betierekotasun osoan, zulatutako pitxer bat betetzen saiatzera kondenatu zituzten.
- Lamia bat, Akeloo ozeanidaren edo Lakoniako errege zen Ebaloren alaba. Poseidon itsasoetako jainkoaren maitalea izan zen, zeinekin bi seme-alaba izan zituen. Artemisa jainkosak, istripuz bere seme Zenkrias hil zuela jakin zuenean. Pirenek hainbeste negar egin zuen, isuri zituen malko guztiekin, bere izena daraman iturria sortu zuela, musei eskainita zegoena eta non Pegaso zaldi hegalariak edaten zuen Belerofontek harrapatu eta hezi zuenean. Bere beste semeak, Lekesek, Korintoko portuari izena eman zion, Lechaeum'.
- Bebriziarren printzesa bat, Heraklesek maitatu zuena, hau Espainia Mizenasera bidean zeharkatzen ari zela Gerionen abereekin, honela, bere lehengusu Euristeok jarri zizkion hamabi lanetako hamargarrena betez. Neska hau hil zenean, Heraklesek, Pirene, berau bizi zen mendietan lurperatu zuen, bere ohorez, Pirinioak bezala bataiatu zituena, izen honen beste jatorri bat azaltzen duten elezaharrak badauden arren.
- Lamia bat, Asopo ozeanida eta Ladon ozeanidaren alaba zen Metoperen alaba. Bere aita, bere ahizpa Eginaren bila irten zenean, hau Zeusek bahitua izan baitzen, Korintoko erregea, maitaleak non aurkitzen ziren esatera konprometitu zen, hiriari, hiria bera hornitzeko ur gezako iturburu bat ematen bazion. Honela, Asopok Pireneren iturria sortu zuen, ordutik bere alaba lotuta dagoena.
- Ares jainkoaren maitale bat, norekin Zikno izan zuen.