Plagioklasa

Albita (NaAlSi3O8), Brasilgo Minas Gerais estatuan lortua. Sodioa kaltzioa baino ugariagoa da plagioklasa mota honetan.

.

Plagioklasa albita (NaAlSi3O8) eta anortitaren (CaAl2Si2O8) artean dagoen soluzio solido isomorfoari deritzo. Tektosilikato hauen presentzia portzentaiaren arabera, honako izen hauek erabiltzen dira:

  • Albita, %100 eta %90 artean albita eta %0 eta %10 bitartean anortita duenean.
  • Oligoklasa, %90 eta %70 artean albita eta %10 eta %30 bitartean anortita duenean
  • Andesina, %70 eta %50 artean albita eta %30 eta %50 bitartean anortita duenean
  • Labradorita, %50 eta %30 bitartean albita eta %50 eta %70 bitartean anortita duenean
  • Bitownita, %30 eta %10 bitartean albita eta %70 eta %90 bitartean anortita duenean
  • Anortita, %10 eta %0 bitartean albita eta %90 eta %100 bitartean anortita duenean.

Tektosilikato bat denez, kristal egitura SiO4zko tetraedroz osatua dago, non siliziozko ioiren batzuk aluminiozkoengatik ordezkatzen diren. Tetraedroen arteko zirrikituetan sodio eta kaltziozko ioiak kokatzen dira. Plagioklasak sistema triklinikoan kristalizatzen du eta arroka igneo eta metamorfikoetan agertzen da. Ohi kolore zuria edo gris argia izaten du, eta prisma edo taula forma. 6-6,5eko gogortasuna du Mohs eskalan eta bere marraren kolorea zuria da.


Plagioklasa

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne