Planaria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Platyhelminthes |
Ordena | Tricladida |
Familia | Planariidae |
Generoa | Planaria OF Müller, 1776
|
Planaria Planariidae familiaren barneko turbelario generoa da. Espezierik ezagunena, bakarra zenbait autoreren arabera[1], Planaria torva da. Hau ur gezako turbelarioa da, Europan bizi dena. 4-15 milimetro luze izaten da, gris edo marroia bizkarraldean eta argiagoa sabelaldean[1]. Nahiz uretako animalia izan, ez du igeri egiten; urazpian arrastan ibiltzen baita, epidermisetik isurtzen duten muki antzeko jariakinaren gainean lerratuz. Elikatzeko eraz haragijalea da: ur gezako gastropodoak, Naididae familiako oligoketoak eta uretako artropodoak jaten ditu[2].
Bestalde, adiera zabalagoan, planaria deritze turbelarioen har zapal ez-parasitoei ere.