Polyporaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae [[|]] |
Poliporoak edo Polyporaceae Basidiomycotako onddoen familia bat da. Euren atal ugalkorraren haragia biguna, gogorra edo oso gogorra izan daiteke.
Familia honetako kide gehienek tutu bertikalez osatutako himenioa daukate, himenioko tutu horiek poroz amaituta daude euren txapelaren beheko aldean. Beste kide batzuk, ordea, xaflak dauzkate, Panus generokoek, edo xaflen antzeko egiturak, Daedaleopsis generokoek bezala, azken hauen tutuek labirinto harro bat eratzen dute.
Zenbait espeziek oina ondo osatua izaten dute, adibidez, Polyporus badius.
Familia honetako onddo gehienek espora zuriak ematen badituzte ere, Abundisporus generokoek ez, horiek espora horixkak ematen dituzte. Ez daukate cistidiorik.