RTSP

Real Time Streaming Protocol (Denbora Errealeko Streaming protokoloa), IETFk garatua eta 1998an sortua (RFC 2326an) streaming sistemetan erabilitako protokolo bat da. Bezeroak media-zerbitzaria kontrolatu dezan pentsatuta dago, play edo pause bezalako VCR motako komandoak bidaliz, eta denbora errealeko atzipen bat lortuz zerbitzariko fitxategien gain.

Datuen bidaltzea bera ez da RTSP protokoloaren zati bat. RTSP zerbitzari gehienek estandarra den RTP protokoloa erabiltzen dute garraio protokolo bezala, RTSP metadatu kanal baten antzeko zerbaitean bihurtuz.

Protokolo honen hainbat bezero aurkitu daiteke, adibide gisa: RealPlayer, MPlayer, Windows Media Player, QuickTime, Skype, VLC Media Player, Winamp, eta beste hainbeste. Zerbitzari ugari ere topatu daitezke: QuickTime Streaming Server eta Windows Media Services izan daitezke nagusienak.


Protokoloak HTTPrekin antza handia duen sintaxi eta erabilera du, baina eskaera berriak gehitzen ditu. Horretaz gain, http ez bezala, RTSP egoera-protokolo bat da. Behar denean, saio ID bat erabiltzen da saioen jarraipena egin ahal izateko, TCP konexio egonkor baten beharrik gabe.

Normalean RTSP mezuak bezerotik zerbitzarira bidaliak izaten dira, baina badaude salbuespen batzuk non zerbitzariak bezeroari mezuak bidaltzen dizkion.

Ondoren RTSP eskaera basikoak aipatuko ditugu, honetaz gain http eskaera tipikoak ere (OPTION modukoak) erabili ohi dira.

DESCRIBE: rtsp urla (rtsp:// …) eta erantzunean erabili daitekeen datu mota darama. SETUP: Audio edo bideoa nola bidali behar den adierazten du. PLAY: Audio edo bideoa erreproduzitzen hasteko. PAUSE: Streaminga geratzen du. PLAY eskaerarekin berrabiatu daiteke. RECORD: Eskaera hau bezerotik zerbitzarira media informazioa zuzenean bidaltzeko erabili daiteke, han gordea izan dezan. TEARDOWN: Saioa amaitzeko erabilia.


RTSP

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne