Ragga | |
---|---|
Sorrera | 1980ko hamarkada |
Sorlekua | Jamaika |
Hedapena | mundu osoan |
Instrumentuak | bateria, sampler, sintetizadore |
Azpigeneroak | |
ragga jungle |
Ragga edo raggamuffina jamaikar jatorriko herri musika da, dancehall eta reggaeren azpigenero bat. Hip hopen bezala, sampleak oinarrizkoak ditu.
1985ean Casio MT-40 sintetizadore bati esker sortutako Wayne Smithen "Under Mi Sleng Teng" abestia generoaren sortzailea izan zen.
Izena ragamuffin hitzaren akats ortografikoa da, XVII. mendean jamaikar kreoleran sartu zena. Gutxiespen-adiera bazuen ere (rag "zarpaila" da), jamaikar gazteriak bere burua izendatzeko hautatu zuen.