Rakugoa (japonieraz: 落語 , hitzez hitz, "hitz eroriak") japonierazko ipuin kontalaritzako modu antzeztu tradizionala da. XVIII. mendearen amaieratik egiten da Japonian; hor, antzerki forma tradizional garestiago batzuen ondoan, herri-formatu merke gisa garatu zen. Azken urteetan, beste herrialde eta hizkuntza batzuetara ere salto egin du formatuak[1], adibidez euskarara[2].