Rantanplan Lucky Lukeren komikietan agertzen den ohiko pertsonaietako bat da. Munduko zakurrik inozoena bezala deskribatuta dago. Bere eginbeharra, komiki guztietan, Dalton Anaiak preso egoten den espetxeko zakur zaintzailea izatea da, baina anaia hauek, Lucky Lukeren etsairik ohikoenak direnek, beti lortzen dute espetxetik ihes egitea. Rantanplan, abentura guztietan, beti joaten da Lucky Lukeren atzetik.