SOFIA (Stratospheric Observatory For Infrared Astronomyren siglak; euskaraz: «Astronomia Infragorriko Behatoki Estratosferikoa») NASAren Boeing 747SP hegazkina da, DLR agentzia espazial alemaniarrak egindako 2,5 metroko teleskopio islatzailea garraiatzeko aldatua. 13 kilometroko altitudean hegan egiten du eta behaketak egiten ditu infragorrian 0,3 eta 1600 μmko uhin-luzeren artean.[1]
2019ko apirilean, SOFIAk NGC 7027 nebulosa planetarioan helio hidruroaren molekula detektatu zuen. Helio hidruroa (HeH+), laborategian 1925ean sintetizatu zuten eta ordura arte ez zuten ingurune naturalean detektatu.[2]
2020ko urrian, SOFIAk lehen aldiz baieztatu zuen Ilargiaren azalean eguzkiak argiztatutako ura zegoela, eta ez zela leku hotz eta itzaltsuetara mugatzen.[3][4]