Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Sednoide

Sedna, aurkitu zen lehen sednoidea. Bere izenetik dator ''sednoide'' hitza.

Sednoidea, 50 UA baino perihelio handiagoa eta 150 UA baino ardatzerdi handi handiagoa duen transneptunotar objektua da. Gaur egun, bi objektu baino ez dira sailkatzen sednoide gisa, Sedna eta 2012 VP113, biek ere 75 UA baino perihelio handiagoak dituzte. Hala ere, pentsatzen da, mota honetako askoz objektu gehiago daudela aurkitzeko. Objektu hauek ez duten inolako eraginik edo menpekotasunik Neptunorekiko. Banandutako objektuen barnean sailkatzen dira mota honetako objektuak. Hainbat astronomoek, horien artean Scott Sheppardek, diote objektu hauek barne Oorten hodeian edo Hillsen hodeian kokaturik daudela. Astronomoek hasiera batean esan zuten leku hau Eguzkitik 2000 UA ingurura zegoela, hau da, Sednaren afelioa hainbat aldietan biderkatuta lortzen den distantziara.

Gaur egun ez dakigu sednoideen orbita eliptikoak zerk eragin zituen, leku horretan sortu balira, hasiera batean, orbita zirkularra eduki beharko zuten, bestela, akrezioa ezingo zen gauzatu, objektu hauek dituzten abiadura azkarrengatik. Beraz, orbiten aldaketa azaltzeko hainbat hipotesi sortu izan dira:

  • Gorputz hauen orbita oraindik ezezaguna den planeta urrun batek aldatu dituela esaten dute astronomo batzuek, teoria honek azken urteetan indarra hartu du.
  • Eguzki-sistemaren sorreran hainbat izar mugikorrek edo Eguzkitik hurbil igaro ziren izarrek, astro hauen orbita aldatu zutela diote beste astronomo batzuek.
  • Eguzkia jaio zen kumulu irekian zegoela, ondoko izarrek gorputz haueri eragina egin zietela babesten dute astronomo batzuek.
  • Azkenik, beste astronomo batzuek diote gure Eguzki-sistemaren amaieran izar txiki bat egon daitekeela eta honek inguruko objektuen orbitak aldatzeaz gain, Lurreko iraungipen masiboak eragin dituela asteroideak gure planetara zuzenduz. Teoria honi Nemesis hipotesia deitzen zaio.

Jarraian dituzue lehen aipatutako sednoideen ezaugarriak:

Izena Diametroa (km) Perihelioa (UA) Afelioa (UA) Aurkitzailea(k) Data Irudia
Sedna 995±80 76,0917 ≈ 936 Brown, Trujillo, Rabinowitz 2003
98x98px[Betiko hautsitako esteka]
98x98px[Betiko hautsitako esteka]
2012 VP113 ~500 80,5 ± 0,6 446 ± 13 Scott Sheppard, Trujillo 2012

Bi objektuek ere perihelio zein ardatzerdi handi handiak dituzte baina periastroaren argumentuari dagokionez, antzekoa dute 0°tik (338°±38°)ra. Esandakoak frogatzen du objektu hauek ez dutela inongo loturarik Neptunorekin, bestela, aipatutako planetak, periastroaren argumentua ezberdinduko zielako. Honek ere Eguzki-sistemaren barnean objektu handi eta masibo bat egotearen teoria indartzen du.


Previous Page Next Page






Sednoïde AF سدناوي Arabic Sednoid German Sednoid English Sednoide Spanish Sednoïde French Sednoide GL सेडनोई HI Sednoid ID Sednoide Italian

Responsive image

Responsive image