Serpentinita | |||
Arroka metamorfikoa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Serpentina |
Serpentinita serpentina taldeko mineralez osatutako arroka bat da. Arroka honen izena sugeen azalarekiko duen antzekotasunetik dator.[1] Mineral hauek magnesioan eta uretan aberatsak dira eta kolore berde argi edo ilunekoak izan daitezke, itxura koipetxukoak eta labainkorrak dira.
Harri hauek serpentinizazioz sortuak dira, hau, mantuko arroka ultramafikoak eta mafikoak ur hidrotermalaren zirkulazioarengatik aldaketak jasatean datza. Mineralen aldaketa garrantzitsua da gehien bat itsas hondoan eta plaka tektonikoetan.[2]