Seskiterpenoak hiru isoprenoz osaturiko terpenoak dira. Lipido saponifikaezinak dira eta 15 karbonotako katea dute. Landareen olio usaintsuetan agertzen dira, baina ez dira monoterpenoak bezain ugariak.