Shekerea (joruberaz: sékere) perkusio-instrumentu Afrikarra da, lehortutako kalabaza bat sare batez estalita. Sareak oskolak edota beste materialeko bihiak ditu lotuta. Beste izen batzuk ere jasotzen ditu, liloloa, axatse besteak beste. Nigerian asko erabili ohi da hausa musikan.