Sikario bat beste baten enkarguz norbait hiltzen duen pertsona bat da; hori egin ondoren ordainketa bat jasotzen du, eskuarki dirutan edo beste ondasun batzuetan. Hitzak sinonimo asko ditu: soldatapeko hiltzailea, ordaindutako hiltzailea,[1] pistola-hiltzailea, exekutatzailea eta torpedoa (italiar mafiak erabilia). Etimologikoki sicarii sicarius hitz latindarraren plurala da. Latinez sika daga edo ezpata motza zen, hiltzaileek sarritan erabiltzen zutena tunikaren tolesturen azpian ondo ezkutatu zitekeelako.
Historikoki gizarte gehienetan eman da. Gaur egun delitu larritzat jotzen da, sarritan narkotrafikoarekin lotuta.