Simo | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Simon kunta | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea |
![]() Lappiko eskualdea Kemi-Tornioko azpieskualdea | |
Alkatea | Vivi Marttila | |
Sorrera | 1865 | |
| ||
Koordenatuak | 65°39′40″N 25°04′00″E / 65.66111°N 25.06667°E | |
Azalera - Ur-azalera |
2.086,29 km²[1] 638,96 km² (%30,7) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak |
3.148 (2017.08.31)[2] 2,18 bizt/km² (2016)[2] % 98,9 (ofiziala) % 0,2 % 0,9 | |
Webgune ofiziala |
Simo Finlandiako Lappi lurraldeko udalerri bat da, Botniako badian dagoena. Gipuzkoa baino handiagoa den udalerri honetan, 2.085,24 km², 3.500 biztanle inguru bizi dira. Eremu zingiratsu eta paduratsu batean dago, Simojoki ibai emaritsuaren magalean eta Botniako Badiaren ertzean antolatua. Bizilagunak, Kemi, Keminmaa eta Tervola udalerriak iparraldean, Ranua sortaldean eta Ii udalerri ostrobotniarra hegoaldean dira. Perämeri Uhartedia, Runkaus Natura Erreserba Hertsia eta ezagunena den Martimoaapa eremu babestuak dira bertako natura paisaia garrantzitsuenak; bertan, belatz txikiak, beltxarga oihulariak eta boreal mozoloak bezalako hegazti espezieak daude.
Udalerriaren hastapenetan, XVI. mendean, basogintza, abeltzaintza, ehiza eta izokin arrantza ziren jarduera ekonomiko nagusiak. Hala ere, XVIII. mendean hasi ziren elur-orein zaintzan eta gutxinaka aurreko jarduerak galtzen hasi ziren. Hala nola, izokin arrantza galdu egin zen arrain honen esplotazio handiaren ondorioz; hala ere, 1990eko hamarkadan izokina berreskuratzea lortu zuten Simojoki ibaian eta berriro, arrantza zaleen meka bilakatu zen.