Sinopia burdin oxidoz osatutako pigmentua da, normalean okre gorrixka (lur gorria), horma-pinturarako gehien erabiltzen dena, nahiz eta beste tonu batzuk ere izan, esaterako, horia eta beltza. Izenaren jatorria Turkiako Sinop eskualdeko lur gorri baliotsuetatik dator. Sinopia erabili izan da fresko pintura bat egin aurretik, horman irudikatzen den zirriborroa egiteko. Horregatik, marrazki edo teknika honi ere "sinopia" deritzo.