Soinu-paisaia

Soinu-paisaia (ingelesez: soundscape) inguruneak sorturiko edo eraturiko soinuek edo soinu-konbinazioak eraturiko paisaia da. Kontzeptua R. Murray Schafer kanadar pentsalariak asmatu zuen 1970eko hamarkadan eta, haren ustez, ekologia akustikoari loturik dago.

Naturaren ingurune akustikoari loturiko soinuek osatuko lukete -naturarenak, gizakiok egindakoak, baita tresnen bidez egindakoak ere-. Industrializazioak eragindako soinuak, berriz, kutsadura akustikoaren kontzeptuari loturik lirateke, ingurune naturalean eragin handia baitute.

Geroztik, Soinu-paisaiaren kontzeptuak eraldaketa eta definizio desberdin asko jaso ditu, eta gaur egun ekologiaren alorrean ezik, praktika artistikoekin, bereziki musikalekin, lotura estua du.

Zuzenean harturiko soinuak ez ezik, soinu-paisaiak ere grabazio-estudioan sor daitezke, ingurune-akustikoak sortuz, bai hotsak konbinatuz bai musikarekin nahasiz. Estudioan eraikitako soundscape horiei lotutako praktika "musika elektroakustikoaren" edo "musika konkretuarekin" erlazionatu izan da, musika estilo horiek txertatu bait zituzten inguruneko soinuak lehen aldiz musika konposizioetan. 70eko hamarkadatik landa grabaketa (field recording) edo "fonografia" bezala ezagutzen da inguruneko soinuak bildu eta haiekin artelanak egiteko praktika.

Lehenengo soinu-paisaia Walter Rultmannen Week-End film itsua (irudirik gabea) izan zen, 1939an argitaratua.


Soinu-paisaia

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne