Soju | |
---|---|
zerealezko edari destilatu, Korean alcoholic drinks (en) eta soju / shōchū | |
Historia | |
Jatorria | Korea |
Sojua (koreeraz: 소주) Koreako edari destilatu bat da[1][2]. Soju marka gehienak gaur egun Koreako Penintsulan eginak dira. Sojua tradizionalki arrozarekin egina dagoen arren, marka garrantzitsu gehienek arroza beste almidoi batzuekin ordezkatzen dute, hala nola, patata, garia, garagarra eta juka (koreeraz dangmil deitua). Sojuaren kolorea argia da, eta alkohol-graduazioa % 16,8tik % 53ra bitartekoa izan ohi da[3], ohikoena % 20koa izanik. Sojuaren zaporea vodkarenarekin konpara daiteke, nahiz eta sarri gozoagoa izan, bere elaborazioan gehitutako azukreak direla eta.