Sosia elkarren artean ahaidetasun esturik izan gabe beste pertsona batekin antzekotasun handia duen pertsona da, hainbesteraino non nahastu ere egin baitaitezke. Literatur topikoa ere bada, historian hainbat aldiz garatua.
Hitza Plautoren Amphitruo obratik dator, non Merkuriok, Jupiterri Alkmena limurtzen laguntzeko, Sosia Anfitrion jeneralaren morroiaren plantak egin zituen.[1]
Sosiak antzekotasunak ditu honako termino hauekin: ordezkoak, iruzurgileak, imitatzaileak, nortasun bikoitza edo nortasun anizkoitza.