Suabiarrak Schwaben | |
---|---|
Ravensburgeko Rutenfest jaialdia | |
Biztanleak guztira | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Baden-Württemberg eta Bavaria | |
Hizkuntza | |
Aleman | |
Erlijioa | |
Katolizismo, gutxiengo protestantea | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Alemaniar |
Suabiarrak (alemanez: schwaben) Erdialdeko Europan, batez ere Baden-Württemberg eta Bavaria eskualdeetan, bizi den germaniar herriaren kideak dira.[1] Suabiarrek alemanez egiten dute eta gehienak Erdi Aroko Suabiako Dukerriaren mugen barnean bizi dira. XIX. mendean amerikar diaspora bat (Kanada, Brasil eta Estatu Batuetan) sortu zuten. Berlinen suabiar komunitatea handia ere bada. Gertuko bavariar eta austriarren antzera, gehienak katolikoak dira.