Symbiodinium | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Chromista |
Filuma | Dinoflagellata |
Klasea | Dinophyceae |
Ordena | Suessiales |
Familia | Symbiodiniaceae |
Generoa | Symbiodinium [[|]] |
Symbiodinium Symbiodiniaceae familiako, Suessiales ordenako eta Dinophyceae klaseko zelula bakarreko alga dinoflageladen genero bat da.[1] Normalean zooxantelak deitzen zaie, latinezko Zooxanthellae zooxantelekoak, zeinak "animalia txiki horiak" adierazten baititu, kolore marroi-urreztatuari dagokionez.[2]
Genero honetako zooxantelak, zortzi klado filogenetikokoak dira, beren DNA erribosomiko nuklearraren eta kloroplastoen DNAren bidez bereizita daudenak.[3]
Organismo hauek, hirunaka multzokatzen diren tilakoidez osatutako alga autotrofoak dira.[4] Kloroplasto bakoitzetik pirenoide bat irteten da eta kloroplastoarekin batera almidoiz osatutako estalki lodi batez inguratuta dago. Euren zelulako zitoplasmaren barnean bakuolo lipidikoak, diktiosomak, mitokondrioak eta kaltzio oxalatozko kristalak ere aurki ditzakegu.[4]
Horma zelularrari dagokionez, desberdina izango da espeziearen arabera, hauetako bat, kanpoko mintza, elektroiez trinkotutako erdiko geruza eta barneko geruza mehe batez osatuta dago. Beste espezie batzuetan aldiz, dentsitate txikia duen barne-geruza horren ezaugarriek osatzen baitute horma hori.[4] Zelula-paretaren azpian, mintza aurkitzen da eta honen azpian besikulak.[4]
Zelulako DNA, nukleoan kokatzen da, kromatina konpaktatuz osatuta.[4] DNA honek, RNA erribosomikoa du eta arkeoen RNAren antzeko morfologia erakusten du. Hori dela eta, RNA oso garrantzitsua da DNAren kondentsaziorako.[5] Zooxantelek, gainerako dinoflagelatuez gain, 5-hidroximetilmuraziloa eta timidina dituzte euren genometan, beste genoma eukariotoek ez bezala.