TERF jarreraren kontra protesta egiten duen pankarta.
TERF ingelesezko "Trans-Exclusionary radical Feminist" hitzaren jatorrizko akronimoa da, euskaraz Feminista Muturreko Trans-Baztertzaileak .[ 1] [ 2] Feminismo erradikalaren atal bat deskribatzeko erabiltzen da, emakume transgeneroak feminismotik kanpo uzten dituena, emakume kontsideratzen ez dituelako.[ 3] [ 4] [ 5]
TERF moduan izendatutako feministak ikuspegi biologiko edo esentzialista batetik emakume transgeneroak emakumetzat hartzearen aurka agertu ohi dira. Era berean, emakume transak emakumeentzat soilik diren espazioetatik kanpo uztea eskatzen dute.[ 6] [ 7]
Askotan, TERF moduan izendatuak diren pertsonek irain edo gorroto diskurtso bezala ezaugarritzen dute.[ 8] Analista batzuek nahiago dute generoarekiko kritikoak terminoa erabili.[ 6] Feminista trans-baztertzaileen aurkako sektoreen arabera, sexu- eta genero-identitatearekin eta transfobiarekin lotutako estereotipo sexisten apologia egiten du korronte honek.[ 9] [ 10]
↑ Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-27). «Kattalin Miner, Urrezko Hirukia 2020, 'Moio, Gordetzea ezinezkoa zen' liburuagatik» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-09) .
↑ Berria.eus. «Eztabaida gela saileko azken albisteak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-09) .
↑ (Ingelesez) «I'm credited with having coined the word 'Terf'. Here's how it happened | Viv Smythe» the Guardian 2018-11-28 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09) .
↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué es el feminismo TERF, el feminismo transfóbico?» La Izquierda Diario - Red internacional (Noiz kontsultatua: 2020-08-09) .
↑ (Gaztelaniaz) «TERF: la corriente feminista radical que irrita al propio feminismo» ELMUNDO 2019-08-05 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09) .
↑ a b (Ingelesez) «It's Time to End the Long History of Feminism Failing Transgender Women» Bitch Media (Noiz kontsultatua: 2020-08-09) .
↑ (Gaztelaniaz) «¿Por qué algunas feministas quieren excluir a las mujeres trans?» El HuffPost 2020-02-29 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09) .
↑ (Ingelesez) Goldberg, Michelle. «What Is a Woman?» The New Yorker (Noiz kontsultatua: 2020-08-09) .
↑ (Ingelesez) «Bullies everywhere delight in coming up with new insults | Catherine Bennett» the Guardian 2017-11-19 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09) .
↑ On an Alleged Case of Propaganda: Reply to Rachel McKinnon. https://philpapers.org/archive/ALLOAA-3.pdf