Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


TaqMan

TaqMan zundak PCR kuantitatiboaren (qPCR) espezifikotasuna emendatzeko diseinatutako hidrolisi-zundak dira. Metodo hau Cetus Corporation-ko ikertzaileek 1991ean deskribatu zuten lehen aldiz [1] eta geroago Roche Molecular Diagnostics eta Applied Biosystems empresek garatu zuten, proba diagnostikoetarako eta ikerketarako hurrenez hurren.

TaqMan zundak Taq polimerasaren 5´-3´ exonukleasa aktibitatean oinarritzen dira. Zundak itu-sekuentziara hibridatuko dira eta eszisioak fluoreszentzia igorriko du [2]. Modu honetan, beste qPCR metodoetan antzera, polimerasaren kate-erreakzioaren (PCR) zikloetan metatutako produktuaren neurri kuantitatiboa eskuratuko da.Taqman zunden abantailarik nagusia detekzioaren espezifikotasuna nabarmen emendatzen dela da.

Hortaz, qPCRaren termozikladorean detektatutako fluoreszentzia askatutako fluoroforoarekiko eta DNA moldearen kantitatearekiko zuzenki proportzionala da. Metodo espezifiko honen helburua geneak kuantifikatzea da.

  1. Holland, P M; Abramson, R D; Watson, R; Gelfand, D H. (1991-08-15). «Detection of specific polymerase chain reaction product by utilizing the 5'----3' exonuclease activity of Thermus aquaticus DNA polymerase.» Proceedings of the National Academy of Sciences 88 (16): 7276–7280.  doi:10.1073/pnas.88.16.7276. ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
  2. «Figure 2—source data 3. List of TaqMan® gene expression assays.» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).

Previous Page Next Page






TaqMan Catalan TaqMan English TaqMan Spanish TaqMan French TaqMan HE TaqMan Italian Sonda TaqMan Polish

Responsive image

Responsive image