Telenor

Telenor logoa

Telenor ASA Norvegiako telekomunikazio enpresa publiko multinazional bat da, egoitza Fornebun (Bærum) duena, Oslotik gertu. Munduko telekomuniazio mugikorreko enpresa handienetako bat da, mundu osoan jarduten duena, baina batez ere Eskandinavian eta Asian zentratua. Lau herrialde nordikoetan banda zabal eta telebista banaketako jarduera zabalak ditu, eta 10 urteko ikerketa eta negozio lerro bat makina-makina teknologiarako. Telenorrek 8 herrialdetan sareak ditu.

Telenorrek Olsoko Burtsan kotizatzen du eta 2015eko azaroan 225 mila milioi koroako merkatu balioa izan zuen. Horren ondorioz, OSEn kotizatzen duen hirugarren enpresa handiena da, DNB eta Equinor (lehen Statoil izenekoa) enpresen atzetik.[1]

  1. «Product directory - Euronext exchange Live quotes» live.euronext.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).

Telenor

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne