Termika azal nahikoa berotu baten gainean gertatzen den goranzko aire-korronte lokala da.[1] Termikak eguzki-erradiazioaren bidez lurrazala modu desberdinean berotzearen ondorioz sortzen dira,[2] eta konbekzioaren adibide bat da. Eguzkiak lurra berotzen du, eta honek bere gainetik berotzen du airea.