Tiazola edo 1,3-tiazola konposatu organikoa da, C3H3NS formula duena konposatu heteroziklikoen familiakoa eta azolen klasekoa. Isotiazola edo 1,2-tiazola du isomero gisa, nitrogeno- eta sufre-atomoak ondoz ondoan dituena. Konposatu aromatikoa da, nahiz eta aromatikotasun-maila txikia izan.Likido horixka da. Etil eterretan eta etanoletan disolbagarria da[1].
Tiazol | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | C3H3NS |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | Nitrogeno, sufre eta karbono |
Mota | 1,3-thiazole (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | −33 ℃ |
Masa molekularra | 84,999 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | FZWLAAWBMGSTSO-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 288-47-1 |
ChemSpider | 8899 |
PubChem | 9256 |
Reaxys | 103852 |
Gmelin | 43732 |
ChEBI | 2172 |
ChEMBL | CHEMBL15605 |
EC zenbakia | 206-021-3 |
ECHA | 100.005.475 |
Human Metabolome Database | HMDB0029713 |
UNII | 320RCW8PEF |
PDB Ligand | LOM |
Tiazolak eta bere deribatu ordezkatuek tiazolen multzoa osatzen dute. Tiazolek pirrolarekin, imidazolekin eta oxazolekin batera azolen klasea osatzen dute.
Tiazolaren eraztuna B1 bitaminaren osagaitako bat da.