Tionilo | |
---|---|
Konposizioa | sufre, oxigeno eta Lotura bikoitz |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 29822 |
Kimika ez-organikoan, tionilo taldea (=S=O) sufre-atomo tetrabalente batek eta lotura bikoitzez lotutako oxigeno-atomo batek osatzen dute. Kimika organikoko sulfinilo taldearen baliokidea da[1].
Tioniloa bi atomori edo bi multzo elektronegatibo monobalenteri lotuta egoten da. Eskuarki halogenoak izaten dira, etsenplurako tionil fluoruroa (SOF2) edo tionil klorofluoruroa (SOClF).
Tionil kloruroa (SOCl2) erreaktibo gisa usatzen da sintesi organikoan azido karboxilikoak azidoen kloruro bihurtzeko.