Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Tipologia

Zientzian, tipologia ikergai den elementu-multzo batean (pertsonak, animaliak, herrialdeak) tipo edo sail bereziak ezartzeko prozedura da, elementuak tipo horietan sailkatzeko helburua duena, elementu batetik bestera dauden ezberdintasunen kausak hobeto bereizi eta aztertu asmoz. Adiera zabalean, prozedura horren ondorioz sortzen den sail edo tipo multzoari ere tipologia deritzo.

Tipologiak behin behineko egoerak eta aldaerak aztertzeko erabiltzen dira. Sailkapenetan, berriz, izadiaren taldeak aztertzen dira, taldearen barruan nahi adina ezaugarri biltzen dituztela ere. Horregatik sailkapenak aldaeren ikerketetarako aurreko pausoa dira, ez baitituzte behin-behineko egoerak kontuan hartzen. Tipologiak horrenbestez, ez dira sailkapenak bezain iraunkorrak eta egiten dituzten deskribapenak arazoei irtenbidea ematen dieten neurrian dira onargarri. Gizarte-zientzietan erabili dira tipologiak, antropologian eta arkeologian batez ere; gizakien tresnak, marrazkiak, eraikuntzak, hilobiak, gizarte antolamenduak eta ideologiak era horretara aztertu dituzte antropologoek eta arkeologoek.


Previous Page Next Page






Typologie Czech Teipoleg CY Typologia Finnish Տիպաբանություն HY 類型学 Japanese 유형학 Korean Typologie Dutch Typologia Polish Tipoloji Turkish

Responsive image

Responsive image