Tongmenghui (txinera tradizionalez: 同盟會; txinera sinplifikatuz: 同盟会; pinyinez: Tóngménghuì; Kantoiko jyutpingez: Tung4 mang4 wui6 ; Wade–Giles: T'ung-meng Hui; hainbat eratara itzulia: Txinako Liga Batua, Liga Batua, Txinako Aliantza Iraultzailea, Txinako Aliantza) Sun Yat-sen, Song Jiaoren eta beste batzuek sortutako txinatar erresistentzia klandestinoko isilpeko elkarte eta mugimendu politikoa izan zen, Tokion 1905eko abuztuaren 20an sortua.[1][2] Qing dinastiaren kontra zeuden txinatar talde iraultzaile asko hartu zituen bere barnean.
- ↑ (Ingelesez) The Manchu Qing Dynasty (1644–1911), Internal Threats. in: Countries Quest..
- ↑ (Txineraz) 計秋楓; 朱慶葆. (2001). 中國近代史. 1 Chinese University Press, 468 or. ISBN 9789622019874..