Traceroute sare diagnostikorako erabiltzen den tresna bat da, zeinak sareko puntu (host) batetik beste batera doazen paketeen jarraipena egiten duen. Horrez gain, pakete horien RTT-a zein izan den lortzen du. Tresna honek UNIX-en traceroute izena hartzen du eta Windows-en tracert.