Tramontana (katalanez: Tramuntana; kroazieraz: Tramontana; grezieraz: Τραμουντάνα; gaztelaniaz: Tramontana; italieraz: Tramontana; eslovenieraz: Tramontana) Mediterraneoko mendebaldeko eskualdeetan iparraldetik jotzen duen haize hotz eta lehorra da[1]. Izena latinezko trānsmontānus (trāns- + montānus), "mendietatik haratuago"[2] hitzetik dator. Mallorcan Serra de Tramuntana mendilerroari izena ematen dio.
Frantzian tramontanaren etengabeko ainuria psikerako kaltegarritzat dute. Victor Hugok, Gastibelza bere poeman, honela dio:
« | Le vent qui vient à travers la montagne me rendra fou.. "Mendian zehar datorren haizeak zoratu egingo nau.." |
» |