Transformice

Transformice
Jatorria
Argitaratze-data2010
IzenburuaTransformice
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
ArgitaletxeaAtelier 801
Banatze bideaAtelier 801 eta banaketa digital
Ezaugarriak
Genero artistikoaplataforma-bideo jokoa
Hizkuntzafrantsesa
Joko-moduaJokalari anitzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows, Linux eta MacOS X
Sarrera gailuateklatua eta sagua
Programazio-lengoaiaAdobe Flash
Software motoreaAdobe Flash Player (en) Itzuli eta Adobe Flash
Ekoizpena
GaratzaileaAtelier 801
transformice.com

Transformice (ingelesez literalki, "sagu aldatuak") online plataformetako bideo-joko independente bat da. Jokua Frantziako diseinagailu batzuetatik sortua da, Tigrounette eta Melibellule ezizenetik ezagutzen dira jokoan. Tigrounette-ek funtzioak eta mekanismoak programatzen ditu, eta Melibellule-ek grafikoak produzitzen ditu. Jokoa 2010eko maiatzaren 1ean bota zen.

Jokoan, jokalari bakoitzak bere sagu birtuala kontrolatzen du eta gazta-pieza bat irabazi behar du, azkenean sagutegirantz ekarriz. Behin jokalaria taularen kalifikaziorik altuenera heltzen denean, jokalaria hurrengo mapako Xaman bihurtzen da. Xamana bezala, jokalariak objetuak eta mekanismoak eraiki ditzake beste saguei gazta lortzera laguntzeko mapa desberdinetan.

Abiadura erabakigarria da lehenengo postura iristeko, lehenengo hirurak puntu gehiago lortzen baitute; besteak, berriz, hamar puntu. Puntu hauek taulan jartzeko balioko dute eta sistemak erabaki dezan nori egokituko zaion xamana izatea hurrengo txandan.

Jokalariaren profilan ere agertzen da zenbat aldiz lehenengoa geratu den, zenbat sagu salbatu dituen, zenbat titulu desblokeatu dituen... eta aukera du “emotikonoak” erabiltzeko (dantzatu, musu eman, barre egin, negar egin, haserretu, txalo egin, eseri, konfetia bota..).

Jokoan saguak talde batean egon daitezke beste sagu batzuekin. Pertsona batek gonbidatu ahal zaitu tribuan sartzeko edo zuk tribu berri bat sortu ahal dezakezu 500 gazta gastatuz.

Zenbait minijoku garatu egin dira gela berezietan eta hainbat mota daude. Adibidez: survivor, racing, bootcamp, fight… aurkitu ahal ditzakegu.


Transformice

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne