Mekanikan, txabeta makina-elementu luze bat da zeina ardatz bat beste makina-elementu solidario batekin elkartzeko eta gakotzeko erabiltzen da. Sekzio angeluzuzena edo karratua duen pieza da eta bi elementuren artean txertatzen da. Elementu horiek solidarioak izan behar dute potentzia transmititzeko eta pieza bat bestearen barnean ez irristatzeko. Txabetak oso ondo doituta egon behar du, eta ez du higatu edo hautsi dezakeen jokorik izan behar zizailatzearen ondorioz.
Pieza akoplatuetan txabetak txertatzeko mekanizatzen den ildo edo hutsuneari matadera esaten zaio.