Urdazuri Urdazuri (eu) Nivelle (fr) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 45 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°23′18″N 1°40′11″W / 43.3883°N 1.6697°W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 279 km² |
Ur-emaria | 5 m³/s |
Iturburua | Urdazubi |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa (Ziburu Donibane Lohizune) |
Urdazuri Nafarroa Garaiko eta Lapurdiko ibai bat da. Dantxarinean sortzen da, Otsondo eta Orabidea errekak elkartuta, eta Donibane Lohizune eta Ziburu artean itsasoratzen da, 45 kilometroko ibilbidea eginda (31 km Lapurdin, eta 14 km Nafarroan). Senpere, Ainhoa eta Azkaine zeharkatzen ditu bere ibilbidean.
Urak Donibane Lohizuneko badian isurtzen ditu. IV. mendean Chronographus anni 354 idazlanak azaltzen duenez, Errobi bi kilometroren baliokidean zen nabigagarria ibaian gora.[1]