Vallespir Ipar Kataluniako eskualdea da, Frantziako estatuan kokatua.
Vallespir eta Ipar Kataluniako beste eskualdeak Kataluniatik banandu ziren XVII. mendean Segadorsen Guduaren ostean sinatu zen Pirinioetako Itunaren ondorioz. Han, Frantziak eta Espainiak Katalunia elkarren artean banatzea akordatu zuten.