Vallum

Kanpamendu baten eskema: fossa, agger eta vallum

Vallum, latinezko hitz bat da, antzinako erromatar gotorleku baten oholesia, harresia edo defentsa perimetrala osoa edo defentsa horien zati bat izendatzeko erabiltzen dena eta erromatarrek erabiltzen zutena. Izena vallus hitzetik eratorria da, zeina hesola esan nahi baitu, eta ondo adierazten du agger-aren goiko aldeko kanpoko ertza zeharkatzen zuen oholesia, baina. Baina, hitzaren esanahia aldatu eta oro har, harresia ( agger-a eta oholesia bikoteak osatzen duten multzoa ) izendatzeko erabil daiteke ere[1]. Castra (kanpamendu militar) eraikinen defentsa perimetralaren ohiko osagaia zen.

Vallum defentsa sistema perimetrala izendatzeko erabiltzen denean, osagai hauek zituen: lubetaren (agger) goiko aldean zurezko oholesi bat zuena eta kanpoaldean lubaki sakon bat (fossa) edo lubeta-lubaki bikote gehiago.

Bestalde, izen propio moduan, Ingalaterra Iparraldean dagoen Hadrianoren harresiari buruzko testuetan bi modutan aurki dezakegu. Batetik, latinez, Hadrianoren harresiari Vallum Aelium esaten zioten, eta bestetik, "Vallum-a" (The Vallum) izen propioa, dorreen eta harresitik metro batzuk aurrerago, paraleloan erromatarren egin zuten lubakia da. 6 metro zabal eta 3 metro sakon zen, eta alboetan, lur tinkotuaz osatutako lubeta bana ditu[2]. Oraindik erraz ikusten da paisaian.

Hadrianoren harresian lubaki luze eta zabala ireki zuten, Vallum izena duena, harresitik metro batzuk aurrerago zulatu zena eta berezko vallum baten ezberdina dena
  1. «Castrum - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  2. (Gaztelaniaz) Mark, Joshua J.. (2021-11-15). «El Muro de Adriano» World History Encyclopedia.

Vallum

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne