Vanyar (singularrean Vanya) Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den elfo arraza bat da. Eldar elfoak banatuta zauden taldeetatik Cuivienenetik mendebaldera bidaiatu zuen lehen taldea izan zen, euren errege Ingwëk zuzenduak.
Vanyar hitzak "Ederrak" esan nahi du quenyaz, elfo hauen urre koloreko ileari erreferentzia egiten diona. Minyar "Lehenak" eta "Argiko Elfoak" ere deituak izan ziren.
Vanyarrak Cuivienenen esnatu zen lehen elfoa izan zen Imilen eta honen emazte Iminyëren eta hauekin esnatu ziren beste sei elfo bikoteren ondorengoak dira. Elfoen Martxa Handiaren ondoren, beti geratu ziren Valarrekin Amanen, eta Erdialdeko Lurraldera soilik Haserrearen Gerran parte hartzeko itzuli ziren, Valarren eta Finarfinen armadarekin batera, Bedeinkatutako Lurraldea utzi ez zuten Noldor elfoen buru bezala. Hau da Vanyarren partehartze ezagun bakarra Erdialdeko Lurraldearen historian.