Virovesca | |
---|---|
Datuak | |
Eskualdea | Hispania Tarraconensis |
Koordenatuak | 42°32′30″N 3°19′31″W / 42.54167°N 3.32528°W |
Historia | |
Kultura | Autrigoiar, erromatar |
Metropolia(k) | Antzinako Erroma |
Virovesca Plinio Zaharrak, 77. urtean, eta Pomponio Melak aipatutako autrigoien lurraldeak osatzen zuten hamar civitatesen bat izan zen, hiriburua hain zuzen ere. Egungo Burgosko probintziako Briviescan zegoen.[1]
Virovesca erromatarrek sortutako bidai-sarean zegoen, Tarracotik (egungo Tarragona) Asturica Augustara (egungo Astorga) zihoan bidean.[2]
Hasieran hiria San Juan mendiko tontorrean eraiki bazuten ere, geroago, ziur asko erromatarrek bultzatuta, kokagunea menditik Oca ibaiaren eskuinaldera aldatu zuten. Hala ere, gero ezkerraldera mugitu zuten non egungo Briviesca sortu da.
San Juan mendian oraindik Erroma aurreko aztarnak daude.