WebRTC

 WebRTC
Jatorria
Ezaugarriak
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaBSD lizentziak
w3c.github.io…
GitHub: webrtc
Iturri-kodeahttps://github.com/w3c/webrtc-pc

WebRTC (Denbora errealeko Web Komunikazioa, edo Web Real-Time Communication ingelesez) kode-iriki proiektu bat da, denbora errealeko multimedia aplikazioak zuzenean web arakatzaileetan garatzea ahalbidetzen duena, inongo pluginen beharrik gabe; Horretarako hainbat API (Application Programming Interface) eskaintzen ditu. Kideen arteko komunikazio zuzena (P2P) ahalbidetzen du arakatzailean bertan, inongo plugin-ik instalatu behar gabe [1]. Google, Microsoft, Mozilla eta Operak babesten dute, eta World Wide Web Consortium (W3C) eta Internet Engineering Task Force (IETF) erakundeak WebRTC estandarizatzen ari dira[2].

WebRTC-ren helburua “Kalitate handiko RTP aplikazioak arakatzaile, gailu mugikor eta IoT gailuetarako garatzea ahalbidetzea, eta aplikazio hauek guztiak protokolo multzo estandar baten bidez komunikatzeko bidea ematea” da [2]. Erreferentziako inplementazio bat software aske moduan publikatu da, BSD lizentziapean. OpenWebRTC-k beste inplementazio aske bat da, GStreamer multimedia framework-ean oinarritua. Brendan Eich-ek, JavaScript-en sortzailea, esan zuen proiektua “web aske eta garbi baten aldeko gudu luzean fronte berri bat” dela [3].

  1. (Ingelesez) «How WebRTC Is Revolutionizing Telephony» Trilogy-LTE (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  2. a b «WebRTC Home | WebRTC» archive.is 2018-01-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  3. io13webrtc.appspot.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).

WebRTC

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne